Zazpi moto erre egin dira Parte Zaharrean
Suak Mari kalean aparkatuta zeuden moto batzuk erre ditu, guztira zazpi izan dira kaltetutako ibilgailuak. Sutea 02:45ean piztu da eta suhitzaileek itzali dute. Sua nola piztu den ikertzen ari dira.

