
Maximiliano Gallardo, Urrezko Pua lehiaketako irabazlea. (Argazkia: Dani Blanco)
Pablo Zufiaurre donostiarrak brontzezko pua eskuratu du.
Egun Errenteria-Oreretan bizi da, baina argentinarra da Maximiliano Gallardo gaztea. Band Blend musika taldean jotzen du, eta Urrezko Pua lehiaketaren bosgarren ekitaldiko irabazlea da. Larunbatean eskuratu zuen Urrezko Pua, beste bederatzi finalistekin lehiatu ondoren.
Antzuolako Patxi Luque eta Donostiako Pablo Zufiaurrek eskuratu zituzten Zilarrezko eta Brontzezko Pua, hurrenez hurren. Beste argentinar batek, Juan Carlos Sasso-k, gitarrista originalenari saria eskuratu zuen.