
Iazko lasterketaren irudia. (Argazkia: San Silvestre donostiarra)
Urte bukaera iristearekin batera, ate joka dator, urtero legez, San Silvestre donostiarra. Ohiturari jarraiki, abenduaren 31rako (16:00) antolatu du lasterketa Amara Kirol Elkarteak, eta dagoeneko izen ematea zabaldu dute,
Internet bidez.
Gehienezko partaidetza muga 3.500 korrikalaritan jarri dute, eta izen ematea abenduaren 27a baino lehen egin ezkero, txip horia dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez dutenek, berriz, 20 euro. Izen ematea abenduaren 28an, 29an edo 30ean egin ezkero, txipa dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez dutenek, 25 euro. Gainera, antolatzaileek gogorarazi dute lasterketaren egunean ez dela izen emateko aukerarik izango. Informazio gehiago jasotzeko info@sansilvestredonostiarra.com posta elektronikora idatz daiteke, edo 634 59 26 14 telefonora dei daiteke.