Ibaeta Rock jaialdia, Dokan
Joan den urtean Ibaetako kanpuseko ikasleek rock jaialdi bat antolatu zuten. Arrakasta izan zuela ikusita, aurten bigarrena prestatu dute. II. Ibaeta Rock jaialdian Laudioko Atxurre eta Lekeitioko Zero taldeek joko dute zuzenean. Festa ostegunean (abenduak 12) izango da, Dokan, 21:00etan. Sarrea doan da.