Iron Maiden zaleentzako heavy festa
Larunbatean, abenduaren 14an, Iron Maiden zaleek heavy festa berezi batez gozatzeko aukera izango dute. Ez du Iron Maiden taldeak joko, haren ordez, heavy taldearen zale sutsuak diren musikari batzuk igoko dira oholtza gainera. Valladolideko Iron What? seikotea ariko da zuzenean. Iron Maidenen kantak abesten dituzte, haiek bezala janzten dira, eta beraiek bezala mugitzen dira agertokian.
Bi orduko ikuskizuna eskainiko du Iron What? taldeak Dokan, 20:30ean. Sarrerak 8 euroren truke eskura daitezke aldez aurretik (Donosti Rock, Minuto y medio, La Cabaña, Doka, Triku Harri eta www.kulturalive.com) eta 10 euroren truke egunean bertan, leihatilan.