Larunbatean jarriko dute Bigarren Mendeurreneko azken mugarria
hiriko hainbat ikasle aukeratzen eta grabaketak egiten, eta emaitza erakusteko unea heldu da. 14 metroko pantaila erraldoi batean, Donostiaren azken 200 urteetako bilakaera eta historia kontatuko dute 13 bideoren bidez.
Larunbatean aurkeztuko dute lana eta hurrengo egunetik aurrera herritar eta bisitari guztiek ikusgai izango dute San Telmo Museoaren aurrealdean.
Abendua, jardueraz betea
Azken mugarria aurkezteaz gain, urteko azken hilabetean beste hainbat jarduera ere antolatu dituzte, Donostiaren historian bera ere mugarri izan den 2013. urtea amaitzeko.
Abenduaren 12an Ensemble Diatessaronek kontzertua eskainiko du San Telmo Museoko elizan, 20:15ean. Donostia 1813. Hiritar soinu berpiztua emanaldiaren bidez taldeak hirian duela 200 urte gertatutakoak gogoratu nahian, hondamendiaren aurretik eta berreraikitzeari ekin ondoren hirian entzuten ziren doinuak berriro entzun ahal izango dira, soinua ere berreskura daitekeela erakutsiz.
Abenduaren 14an, Bigarren Mendeurrenaren Musika Lanaren lehiaketan finalista geratutako hiru lanak joko dituzte udaletxeko udalbatza aretoan, eta irabazlea aukeratzeko bozketa egingo da bertan, 19:00etan.
Bestalde, hiriko adineko pertsonentzako egoitzetan kontzertu ibiltariak eskainiko dituzte abenduaren 10, 11, 12, 13, 16, 17, 18 eta 20an.
Eta Santa Maria elizako Cavaille-Coll organoaren 150. urteurrena dela eta, hainbat kontzertu eskainiko dituzte. Abenduaren 14an Goratzar abesbatzak emanaldia eskainiko du 19:30ean. Eta Eguberrietako kontzertua, berriz, Loreto Aramendi, Ana Belen Garcia eta Alize Mendizabalen eskutik eskainiko dute abenduaren 22an, 12:30ean.
Abenduaren 15ean ospatuko dute belaunaldi arteko lasterketa; Konstituzio plazan hasi eta bukatuko den 7 kilometrotako lasterketa. Banaka edo taldeka parte hartu ahal izango da, bai eta Gipuzkoako traineruen koloreak eramanda ere, denak norabide berean ‘arraunean’ ari direla irudikatzeko. Lasterketa 10:00etan abiatuko da.
Txotx berri eguna ere ospatuko dute Eguberrietan. Parte Zaharra sagardotegi erraldoi bilakatuko da abenduaren 21, 27, 28 eta 29an.
Txotxongilo taldeak Danbor soinua emanaldi berezia eskainiko du, 1813ko gertaerak modu dibertigarrian kontatuz. Honako data hauetan egingo dituzte emanaldiak: abenduaren 26an Lugaritz kultur etxean, 18:00etan. Abenduak 27an Egia kultur etxean, 17:30ean.
Hamairugarren eta azken mugarria 200 ikus-entzunezkoaren aurkezpena izango da. Hiriko 200 ikaslek hartu dute parte egitasmoan, eta larunbatean San Telmo Museoan erakutsiko dute emaitza.
2013. urtearen bukaera gertu dago, eta harekin batera baita Donostia erre, suntsitu eta berreraikitzeko erabakiaren Bigarren Mendeurrena ere. Urte guztian hainbat egitasmo egin dituzte, gehienak donostiarren ekarpen eta ideietatik sortuak.
Amaierarako ere, parte hartzean oinarritutako egitasmoa aukeratu dute: 200 ikus-entzunezkoa. Uda aurretik hasi zen Morgancrea estudioa