(Argazkia: Gorka Bravo)
Bayer Leverkusenen aurka 0-1 galdu du etxeko taldeak.
Bazekien Realak Txapeldunen Ligako azken partida izango zuela gaurkoa, eta zaleen aurrean garaipen batekin agurtzea litzateke politena, baina ez da posible izan. Txuri-urdinek Anoetan jokatu dute Bayer Leverkusenen aurka, eta bisitariak izan dira txapeldunak, 0-1eko emaitzarekin. Tenperatura hotza izanda ere, zaleek ongi erantzun dute, betiko moduan, estadioa berotuz.
Realak ez zuen ezer ere galtzeko, baina ezer gutxi egiteko aukera izan du. Eñaut Zubikaraik jokatu du atezain, oraindik ez baitzuen lehia horretan aritzeko aukerarik izan. Gainontzean, Alemanian jokatutako hamaikako hartatik ia ez du aldaketarik egin Jagoba Arrasatek.
Lehen zatian partida irekia egon da, eta talde batek zein besteak aukerak izan dituzten arren, golik gabe iritsi da atsedenaldia. Bigarren zatian heldu da Leverkusenen gola, Zubikarairen geldiketa batek ekarritako korner batean. Hala, Toprakek sartu du baloia sare artean, 49. minutuan.
Bost porrot eta berdinketa bakarra bildu ditu Realak Txapeldunen Ligan izandako esperientzian. Hala, faseko partida guztiak jokatuta, Manchester United eta Bayer Leverkusen izango dira Realaren multzoatik aurrera egingo duten taldeak.
Txapeldunen Liga agurtuta, Ligan eta Kopan buru-belarri aritzea baino ez zaio geratzen Realari. Betis izango du hurrengo aurkaria, Ligari dagokion lehian, igandean, 17:00etan.
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)
-
-
(Argazkia: Gorka Bravo)