Rap doinuek Larratxo kultur etxea hartuko dute
Donostia Underground Fest egingo dute larunbatean, abenduaren 14an.
Larratxo kultur etxeak rap zaleei eskainitako musika jaialdi bat hartuko du larunbatean, hilaren 14an. Donostia Underground Fest du izena, eta lau taldek kontzertuak emango dituzte bertan: Dano & Emelvi, Ionji & De Alejandro, La Bandha del Patio eta Distrito Norte.
Equilibrio diskoa aurkeztera etorriko dira Dano & Emelvi talde espainiar-argentinarra. 90eko hamarkadako rap estatubatuarra darie bikote honen abestiei. Bizkaitik, La Bandha del Patio taldea etorriko da. Rekalde auzoan sortutako taldeak bere lan berriko abestiak aurkeztuko ditu. Ladoskuro, 73Bravo, Suprah eta Lamanodurak osatzen dute rap talde hau. Erritmo eta letra potoloak egiten dituzte, konplexurik gabeak.
IonJi eta De Alejandro rap-ak elkartu zituen. Lezo eta Irungo bikoteak elkarrekin abesti bat sortzeko ideia izan zuten egun batez; harrera ona izan zuela ikusita Gipuzkoako hainbat herrialdetan kontzertuak egiten hasi ziren. Altzan sortutako Distrito Norte hip hop taldeak ere parte hartuko du jaialdian. Beraien hitzetan, estilo gogor eta “gangsta” da da berea. Ibilbide guztian sortutako abestien errepaso bat egingo dute.
Sarrerak jada salgai daude Aldamar kaleko Old School Hip Hop dendan, 8 eurotan.