Jendea bigarren eskuko azokan. (Argazkia: Mikel Askasibar)
Oraingoan baserritar jantziak saldu eta erosteko aukera ere eskainiko dute.
Irabazi asmorik gabeko 35 elkartek hartuko dute parte larunbateko Donostitruk berezian. Arropa, jostailuak, liburuak, musika eta beste hainbat produktu eskainiko dituzte, eta lortutako dirua elkarteek garatzen dituzten egitasmoak finantzatzeko erabiliko dute.
Hainbat arlotako elkarteak bilduko dira: kooperazioa eta garapena, kultura, ingurumena, osasuna, hezkuntza, kirola, elikadura, giza eskubideak, animalien eskubideak…
Baserritar jantziak
Oraingoan gainera, gordailu salmenta zerbitzua baserritar jantziei eskainiko zaio, beraz edonork eraman ditzake saltzera baserritar jantziak edo osagarriak: erabiltzen ez diren gonak, prakak, atorrak, abarkak, zapiak, saskiak, makila…Interesa duenak gordailu salmentara eraman beharko ditu saldu nahi dituen gauzak azokaren egunean bertan, goizeko 9:00etatik 10:00etara. Prezioa jarri ondoren bertan utzi eta merkatua amaitzean saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzera itzuli beharko da.
Urtean hiru azoka berezi egiten dituzte: mozorroena otsailean, bizikletena ekainean eta elkartasun azoka abenduan. Larunbateko saioa, betiko moduan 10:00etatik 14:00etara egingo dute Easo kalean, suhiltzailee egoitza zaharrean.