Elkartasunezko kontzertua San Bizente elizan
Caritas-en Elkartasun Kontzertuak zikloaren barruan kontzertu bat emango dute larunbatean (abenduaren 14an) San Bizente elizan. Santa Zezilia abesbatzak, San Ignacio eskolaniak eta Arimaz kamera orkestrak parte hartuko dute. Kontzertua 20:15ean hasiko da, eta amaitzean, kutxa batzuk jarriko dira inork diru ekarpenen bat egin nahiko balu. Bildutako dirua Gipuzkoako Caritas-entzat izango da.