Haur eta gazteek 400 jardueratik gora izango dituzte Eguberrietan
Donostia.org edo Donostiagaztea.org helbideen bidez egin dezake. Baita 943 481 909 telefonora deituta ere.
Aurtengo Gabonak Zuretzat programaren egitaraua aurkeztu dute gaur. Udaleko Gazteria saila, hiriko hainbat aisialdi talde, Donostia Kultura, San Telmo Museoa eta Cristina Enea fundazioa elkarlanean aritu dira egitaraua prestatzen, eta “eskaintza anitza eta oparoa” osatu dutela adierazi du Naiara Sampedro, Gazteria zinegotziak.
Hiriko auzo guztietara zabaldu dute eskaintza eta urtarrilaren 12a arte eskainiko dituzte kultur jarduerak, jolasak, tailerrak, ingurumen jarduerak eta beste hainbat saio. Eguberrietako kontsumo ohiturez haratago, Gabonak Zuretzat programaren bidez “aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortu nahi dira, ondo pasatzeko era berriak ezagutzeko aukera emanez eta aisialdi sortzaile bat sustatuz”, esan du Sampedrok.
Eskaintza berriak
Aurtengo berrikuntzen artean PIN, gabonetako parkean eskainiko duten Lego Play tailerra nabarmendu dute. Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduko ikasle batzuk osatzen duten KIBBER taldeak asmatu du tailerra. Tartean dira Martin Beitia eta Julen Arrizabalaga gazte donostiarrak ere. Lego Play tailerrean lego piezen bidez haurrek euren gaitasun motrizak eta espazioren kontzeptua garatuko dituztela azaldu dute. “Garunak egin nahi duenari eskuak jartzea da tailer honen funtsa”, esan du Beitiak. 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat egokia da tailer hau, eta taldeka edo bakarka egiteko prestatu dute.
Eskaintza zabala da, eta auzoetako jardueren berri zehatzagoa edo datak jakin nahi dituenak