Kataluniako ezker independentistaren hitzaldia, Antiguako Txantxarreka gaztetxean
Ostiralean, abenduak 13, Herrialde Katalanetako Endavant talde independentistako kideek hitzaldia eskainiko dute Antiguako Txantxarreka gaztetxean. Askapena-k antolatuta, azken lau asteetan Antiguako gaztetxean izan den hitzaldi sortari amaiera emango zaio biharkoarekin. “Guztia aldatzeko, INDEPENDENTZIA!” lelopean antolaturiko hitzaldi honetan, Herrialde Katalanetako ordezkariek (Endavant-eko kideak) prozesu soberanistaz duten ikuspuntua azalduko dute eta ikuspegi ezkertiar eta iraultzaile batetik independentzia eskuratzeko dauden arrazoietaz mintzatuko dira.
Hitzaldiarren ondoren afari-merienda izango da Txantxarreka gaztetxean eta horren ostean kontzertuak.
Zer: Endavant-eko kideen hitzaldia “Guztia aldatzeko, INDEPENDENTZIA!”.
Noiz: Ostirala 13, 19:00tan.
Non: Antiguako Txantxarreka gaztetxean.