Minbiziaren aurkako elkarteari laguntzeko kontzertu berezia eskainiko dute Kursaalen
Landarbaso abesbatzak, Conductus Ensemble kamara orkestrak eta Arantza Ezenarro sopranoak bat egingo dute abenduaren 17ko emanaldian.
Internet bidez eta Super Amara supermerkatuetan; bestetik, kontzertuaren egunean bertan ere sarrerak erosteko aukera egongo da, Kursaaleko leihatilan bertan. Kontzertura joaterik ez duenak baina diru laguntza eman nahi duenarentzat, 0 ilara izeneko kontu korrontea zabaldu dute, Kutxan: 2095 5001 02 1060002085.
EGITARAUA:
Bederatzigarren urtez jarraian, Gabonetako Elkartasun Kontzertua antolatu du Super Amarak. Kursaalen izango da kontzertua, abenduaren 17an, 20:00etan, eta bildutako diru guztia Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteari bideratuko diote. Arantza Ezenarro sopranoa, Conductus Ensemble kamara orkestra eta Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatza izango dira emanaldiko protagonista nagusiak, baina bestelako sorpresaren bat ere egongo dela aurreratu dute gaur goizean egin duten aurkezpenean.
Antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute kontzertuko partaide guztiak “etxekoak” izango direla, Arantza Ezenarro sopranoa eta Conductus Ensembleko zuzendari Andoni Sierra, esaterako, donostiarrak dira.
Partaide guztiak musutruk igoko dira eszenatokira, eta sarrerekin lortutako diru guztia minbiziaren inguruan ikertzeko erabiliko dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 15 euroren truke,
- ARANTZA EZENARRO: Un tiempo fue que en dulce calma, Quel guardo il cavaliere, Oh mio babuino caro eta Haurtxo seaskan.
- CONDUCTUS ENSEMBLE: Concerto en sol m Op. 6, 8 zenbakia. Fatto per la notte di Natale.
- LANDARBASO ABESBATZA: Ukutula, Nire marko txikian, Blesse dis the Lord.
- LANDARBASO+CONDUCTUS ENSEMBLE: What sweeter music, Suite de Navidad, O come all ye faithful, The first Noel eta Hator Hator (Arantza Ezenarrorekin batera).