Saharar errefuxiatuentzako elikagai bilketa egingo dute bihar Bretxan
2014ko otsailean Sahararen Aldeko Euskal Karabana abiatuko da Euskal Herritik Tindouf-eko kanpamenduetara. Sahararrei ahalik eta elikagai gehien eramatea da helburua, errefuxiatuek behar beharrezkoak baitituzte. Egoera larria da, kanpotik jasotzen duten laguntza dezente murriztu delako. Donostiako Sahararen aldeko Lagunen Elkarteak larunbatean (abenduaren 14an) Bretxan egingo du janari bilketa goizeko 10etatik gaueko 20ak arte.