Sua piztu da Etxaide kaleko taberna batean
Hiru lagun artatu dituzte larrialdi zerbitzuek.
Etxaide kaleko 4. zenbakian sua piztu da gaur eguerdian. Suhiltzaileen arabera, sukaldean piztu da sua. Hika Mika taberna zegoen lokalean izan da sutea eta ke asko atera da. Larrialdi zerbitzuek hiru pertsona artatu behar izan dituzte. Etxaide kaleko trafikoa ere moztu behar izan dute. Suhiltzaileek kontrolpean dute sutea jada.