Iberdrolako teknikariak, Loiola kalean. (Argazkia: N. Lizarralde)
Iberdrolako teknikariak matxura konpontzen ari dira.
Erdialdeko hainbat denda eta bizilagun argi gabe geratu dira eguerdian. 13.30ak aldera matxura bat izan da Iberdrolaren sare elektrikoan, eta San Martin merkataritza gunea eta inguruko kaleetako hainbat etxebizitza zerbitzu gabe geratu dira.
San Martzial, Urbieta, Arrasate eta Loiola kaleetan, besteak beste, alarma hotsak entzun dira etengabe, eta denda asko ilunpetan egon dira, ateak itxi gabe, matxura konpondu arte zain. Beste denda askok ateak itxi dituzte, Fnac-ek esaterako.
Guztira 2.500 erabiltzaile geratu dira zerbitzu gabe, ordubetez.