'Aulki hutsak' dokumentala, Koldo Mitxelenan
Zer gertatzen da maite dugun hori hiltzen denean? Normala da sentitzen dudana? Noiz hasi behar gara kezkatzen? Eta trabatzen bagara nora jo? Haulki hutsak dokumentala doluaren prozesuari buruzkoa da, heriotzaz eta bizitzaz beraz, esperientzia profesional eta bizipen pertsonal ezberdinekin osatutakoa. Zainketa aringarriak giza eskubide bat direla aldarrikatuz. Ostegunean proiektatuko dute Iñaki Peñaren dokumentala, Koldo Mitxelenan (19:00).

