Ekintzaileen topaketa egingo dute abenduaren 19an Kursaal Jauregian
Sustapenaren webgunearen bidez lor daiteke egitaraua eta izena ere bertan eman daiteke.
Datu onak
Josu Ruiz, Garapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, Ekonomia Sustatzeko 2013ko Planaren bidez 271 enpresa sortu dira, ekintzaileen arloan. “Martxoa arte irauten du Planak eta abenduko datuak aztertuta, dagoeneko gainditu ditugu iazko datuak”, argitu du Ruizek.
Enpresa sortu berriek haien negozioak abian jartzerakoan izan dituzten akatsak, ideiak eta arrakastarako gakoak partekatuko dituzte GaztEkin jardunaldietan.
Saio dinamiko batzuen bidez, berrikuntza, finantziazioa edota nazioartekotzea bezalako aldagaiekin batera, grina elementu funtsezkoa da gauzak egiterako orduan. Sektore ezberdinetako hizlariek (surfa, ikus-entzunezkoak, mugikortasun jasangarria, teknologia berriak…), haien esperientziak kontatuko dituzte. Esperientzia onak eta baita txarrak ere. Lehen aldiz, negozio berri bat abian jarri eta emaitzarik lortu gabe bertan behera geratu diren egitasmoen egileek beren esperientziak kontatuko dituzte.
Gainera, GaztEkin jardunaldiek parte hartzaileen arteko harremana sustatzea ere badute helburu, eta ekintzaileek haien proiektuekiko energia eta grina partekatuko dituzte. Kontaktuen sarea osatzeko aukera paregabea izango da; etorkizunerako kolaboratzaile, bazkide, hornitzaile edo bezeroak ezagutzeko aukera, hain zuzen ere.
Bestalde, adituek hiriaren egungo erronkei eta erronka horiek gauzatzerako orduan eskaintzen dituzten aukera berriei buruzko informazioa eskainiko dute.
Ostegunean 9:30ean hasiko dira saioak.