'Emakume etorkina: generoa eta kultur aniztasuna' hitzaldia
Jatorri ezberdinetako pertsonen hizkuntza eta kultur aniztasuna ezagutu eta onartzeko dinamika parte hartzailearen barruan, Jatorkin elkarteak (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Migrazio eta Aniztasuna Zuzendaritzaren eta Donostiako Udaleko Kultura Aniztasunaren sailaren laguntzarekin), Emakume etorkina: generoa eta kultur aniztasuna hitzaldia antolatu du. Hizlariak: Hayar Samadi (Bidaya emakume musulmanen Elkarteko kidea) eta Maya Amrani Biltzen-eko kidea (Integrazio eta Kulturarteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko bitartekaria).
Hitzaldia Emakumeen Etxean izango da, asteazkenean (abenduak 18, 18:00etan).