Haurrei zuzendutako 'Kantu txikiak' ikuskizuna eskainiko dute Kursaalen
Irrien lagunak, Gozategi eta Xirula Mirulako haurrek parte hartuko dute, besteren artean, abenduaren 23ko kontzertuan.
sarrerak dagoeneko salgai daude, 8 euroren truke. Iaz Kubo txikian egin zuten kontzertua, eta segituan bukatu ziren sarrerak; hori dela eta, aurten ikuskizuna Kursaal Auditorioan egingo dute, herritar gehiagok gozatzeko aukera izan dezaten.
Kontzertuaren helburu nagusia haurrek ongi pasatzea da, eta beraientzat ezagunak diren haur abestiak zein euskal herri kantak eskainiko dituzte. Gutxi gora-behera ordu eta 15 minutu inguruko iraupena izango du ikuskizunak, eta ikusleek ongi pasako dutela ziurtatu dute.
Iaz izandako arrakastaren ostean, berriro ere Kantu txikiak ikuskizuna antolatu dute Kursaalen, Gabonei begira. Gozategi, Kontukantari Txotxongiloak, Xirula Mirulako haurrak, Urtxintxa eskola, Irrien lagunak, Antxon Sarasua & BandaPardela, Makala Jazz Funk Band eta Petti kantaria izango dira kontzertuko protagonistak, eta haurrei zuzendutako ikuskizuna den arren, helduek ere ongi pasako dutela ziurtatu dute antolatzaileek. Patxi Santamaria aktoreak gidatuko du ikuskizuna: “Aurkezle lana egingo dut, baina clown moduan. Ikuskizuneko partaideak lotuko ditut istorioen bidez”, azaldu du Santamariak, gaurko aurkezpenean. Kontzertua abenduaren 23an izango da, 18:00etan, eta