Mikel Legorburu historialariak folklorea izango du hizpide Koldo Mitxelenan
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta, Mikel Legorburu historialari donostiarrak hitzaldi bat emango du asteazkenean abenduak 18, 19:30). Folklorea izango du hizpide: urte eta mendetan ematen den prozesua izanik, eztabaida ugari sortzen dira folklorearen inguruan, irtenbiderik gabekoak askotan: noraino gorde behar dira edo daitezke erabateko zorroztasunez herri kulturaren adierazpenak? Historia irakaslea da Mikel Legorburu (Donostia, 1957), eta Aranzadi zientzia elkarteko numismatika saileko arduraduna.

