Museum Cemento Rezola. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Añorgako museoak ere jasoko du hizkuntzaren kudeaketan eta euskararen erabileran kalitatea aitortzen duen Zilarrezko Bikain saria.
Añorgako museoaren arduradunek adierazi dutenez, “oso aitorpen positiboa da, erabiltzaileen aurrean euskal kulturarekin eta ondarearekin konpromisoa duen museo gisa aurkezten gaituena”.
Bihar egingo dute sari banaketa, 19:00etan EiTBko Bilboko egoitzan.