Oihane Ibañez eta Iraia Lasak irabazi dute Dbusen marrazkia lehiaketa
Dbusen eta San Martin Merkatuaren webguneetan jarriko dituzte ikusgai.
Zazpigarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, Autobusa eta Gabonak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu dute. Aurten 4 eta 12 urte arteko 950 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso dituzte. Oraingoan gainera, lehiaketak parte hartze berezia izan du, Atzegiko marrazki taldeko 14 ikaslek ere parte hartu baitute lehen aldiz.
-A maila: zortzi urte bitarteko haurrak
-1. saria: Oihane Ibañez. Jakintza ikastola.
-2. saria: Naia Eizagirre. Santo Tomas Lizeoa.
-3. saria: Alejandro Hernandez. San Ignacio ikastetxea.
-B maila: 9-12 urte bitarteko ikasleak
-1. saria: Iraia Lasa. Intxaurrondo Ikastola.
-2. saria: Kimetz Varela. Ibai Ikastola.
-3. saria: Maialen Agirregomezkorta. Santo Tomas Lizeoa.
Dbusek, “marrazkiak egiterakoan haurrek jarritako ilusioa eta sormena” eskertu ditu, eta baita parte hartzea ere.
Lehiaketako finalera iritsi diren marrazki guztiak