Donostiari "zintzo" jokatzeko eskatu dio Itsas Aurrek
http://youtu.be/25f-aEPv5Aw
Donostiarekin adiskidetasun harremana izan nahi duela adierazi du, baina harreman hori berdinen artean ematen dela azpimarratu du, "eta ez menpekoen artean".
Igeldoren sorrera eta garapena ez oztopatzeko eskatu dio
Itsas Aurre elkarteak eskaera bat egin dio Donostiari gaur arratsaldeko elkarretaratzean: “Jokatu dezatela zintzo, eta ez dezatela gure udalerriaren sorrera eta garapena oztopatu”. Ainhoa Gorostidik hartu du hitza elkartearen izenean. Donostiarekin adiskidetasun harremana izan nahi duela adierazi du, baina harreman hori berdinen artean ematen dela azpimarratu du, “eta ez menpekoen artean”.
Igeldok auzo izateari utzi eta udalerri bihurtuko dela ospatu dute gaur. Elkarretaratzea egin dute 20:00etan, herriko plazan.
Baginen bagara eta lortuko dugu dio Mariano Uranga eskultore igeldotarrak herriko plazan jarritako sinboloak. Izan ere, Igeldok udalerri bihurtzeko bideari ekin zionetik, 1994. urtetik dago bertan -Itsas Aurre elkartean-. Herritarrek loreak jarri dituzte plakan.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea