Gabonetako XV. Pilota Txapelketa jokatuko dute Altzan
Abenduaren 22an eta 29an jokatuko dituzte eskuz binakako eta pala motzeko finalerdikoak; finalak, berriz, urtarrilaren 6an.
Altzan pilota gosez dira, eta ohiturari jarraiki, Gabonetako XV. Pilota Txapelketa antolatu du Altzatarra Kirol Elkarteak. Eskuz binakako eta pala motzeko partidak egongo dira jokoan datozen bi asteburuetan, finalaurreko gisa, egun bakoitzean modalitate bakoitzeko bat. Datorren igandean, abenduan 22, pala motzean Landeta eta Loureiro ariko dira, Arozena eta Navarroren kontra; eskuz binaka, berriz, Ojuel eta Gorrotxategi izango dira, Urbieta eta Arrutiren aurka. Abenduak 29ko igandean, pala motzean, Zabalza-Nicuesa eta Benoit-Basterot bikoteak izango dira aurrez aurre; eskuz binaka, berriz, Altuna-Tolosa bikotea ariko da Arrieta-A. Imaz bikotearen aurka. Bi modalitateetako finalak urtarrilaren 6an jokatuko dituzte . Partida guztiak 11:15ean hasiko dira.