Itxaropenaren telefonoa, Harrera familiak eta Daniel Zulaika, merezimenduaren domina jasoko dutenen artean
Donostiako Udalak urtarrilean Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko duten pertsona eta elkarteen izenak plazaratu ditu gaur. Itxaropenaren telefonoa; Daniel Zulaika Hiesaren Kontrol eta Prebentzio Planeko koordinatzailea; Harrera familiak; Angel Garcia Ronda idazle, politikari eta ekonomilaria; eta Erroak sortu.
San Sebastian egunaren bezperan entregatuko dira dominak, Donostiako Udalbatzan. Donostiako Udalaren Ohore eta Goraipamenen Araudiko xedapen orokorretan jasotzen denez, udalerriari emandako aparteko zerbitzuak aitortzen dira domina horien bidez.
Hiritar Merezimenduko Domina hiriko ikurra den San Andres Gurutzea izango da, esmalte zelestean, zilarraren gainean muntaturik. Erdian eta urretan hiriko harmak ditu, albo bakoitzean Donostiako matrikulako bi banderaz lagundurik Nafarroakoa enmarkaturik, erreinu hori delako gure hiriari lehenengo forua eman ziona. Dominaren atzealdean jabearen izena azaltzen da.


