Pako Sagarzazuk zuzendutako 'La boda de los pequeños burgueses' antzezlana, Aieten
Paco Sagarzazuk zuzendutako La boda de los pequeños burgueses antzezlana taularatuko du Marasmo Teatrok. Gizartearen ordenamendu burgesari egiten dio kritika antzezlanak, ezkontza xelebre baten bidez. Mahai baten inguruan bilduko dira pertsonaiak, egoera zentzugabe eta barregarriak sortuz.
Non: Aiete Kultur Etxea.
Noiz: Osteguna, abenduak 19.
Ordua: 19:00.