PP eta PSE-EEk "borondate politikoa" falta dela uste dute
Vicente Garcia, PPko zinegotzia eta Denis Itxaso, PSE-EEko zinegotzia elkarrekin agertu dira komunikabideen aurrera, Karlos I.aren etorbideko egoeraz euren “kezka” agertzeko.
Udal gobernuaren “intentzio onak” aipatu dituzte, baina “diru partidarik gabe intentzio onek ez dute ezertarako balio” adierazi dute. Herritarrei “iruzurra” egiten ari direla esan dute. “Garitanok Amaran jarri dituzten Olentzeroekin argazkiak ateratzen dituen bitartean, Larraitz Ugartek ez duela Karlos I.aren saihesbidea isteko dirurik emango adierazten du; lotsagarria da”, esan du Vicente Garciak.
Amara bitan banatzen duen etorbidea isteko “borondate politikoa” falta dela adierazi dute, eta “konpromisoak” eskatzen dizkiete erakundeei. Osteguneko udalbatzarrean eztabaidatuko dute gai berriro.