Ertzaintzak gizon bat atxilotu du emaztea eta alaba jotzeagatik
Ama babestera joan zenean jo du alaba.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean gizon bat atxilotu zuten Donostian genero indarkeri kasu batengatik. 19:00etan gertatu zen erasoa. 37 urteko gizonak emaztea jo zuen etxean, eta alabetako bat ama babestera joan zenean hori ere jo zuen.
Emakumeak Ertzaintza ohartarazi zuen, eta etxera iristean emazteak eta alabak aurpegian zituzten kolpeen arrastoak ikusi zituen. Emakumeak salatu duenez, eraso fisikoak eta psikologikoak etenik gabe jasan ditu orain dela hamalau urtetik, baina orain arte ez ditu salatu senarraren erreakzioaren beldur.

