Nerea Txapartegi: "Udal liburutegiari Txillardegi izena jartzeko herri ekimena babestuko dugu"

Txillardegi, Txapartegi

Nerea Txapartegi gaur goizeko prentsaurrekoan.(Argazkia: E. Zabala)

Donostiako Liburutegi Nagusiari Txillardegi izena jartzeko egitasmoa abian jarri zuten Plaza goaz eta Euskal Kultur erakundeek. Euskalgintzako pertsona askok babestu dute jada proposamena eta biharko udalbatzarrera gaia emateko asmoa dute. Azken batean, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenak euskara eta euskalgintzari egindako ekarpena eskertu nahi  dute bultzatzaileek. Nerea Txapartegi udaleko Kultur ordezkariak prentsaurrekoa eman du gaur goizean, eta bertan jakinarazi duenez, herri ekimen horri babesa emango dio udal gobernuak: “Udal liburutegiari Txillardegi izena jartzeko herri ekimena babestuko dugu”. Gainera, euskarari egindako ekarpenaz gain, Txillardegik Donostia euskal letren artean sartu zuela nabarmendu du Txapartegik, eta gainera, liburutegi nagusian ordu asko egin zituela.
HITZAkide HITZAkide