
Altzatarren arretarako bulegoa udaletxe zaharrean dago. (Argazkia: Donostiako Udala)
“Bi helburu bete nahi ditugu subinspekzio honekin: bata, hurbiltasuna; bestea, erreztasuna diligentziak eta salaketak jartzeko”, adierazi du Nekane Burutaranek.
Donostiako Udaltzaingoak Altzako udaletxe zaharraren egoitzan bulego bat inauguratu du. Lokala astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara irekita egongo da auzokideen arretarako eta salaketa txikietarako. Gainera, bi agentek auzoko kaleak patruilatuko dituzte motorrarekin.
Nekane Burutaran Giza Baliabideetako eta Herri Babeseko zinegotzi ordezkariaren hitzetan, “ez dugu subinspekzioa zabaldu auzo konfliktiboa delako, auzotarren kopuruarengatik baizik. Bi helburu bete nahi ditugu subinspekzio honekin: bata, hurbiltasuna; bestea, erreztasuna diligentziak eta salaketak jartzeko”.