
Aurtengo bertso eguneko irudia, goizean Bretxan egindako saioa. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Bertsozale Elkarteak 2014ko Bertso Egunaren data zehaztu berri du: urtarrilaren 25a. Urtero legez, egun osoko egitaraua prestatzen ari dira; hala, goizean hainbat bertsolari hiriko Parte Zaharrean barrena ibiliko dira, bertsoak kantatuz, eta arratsaldeko ekitaldi nagusia Kursaalen egingo dute.
Arratsaldeko ekitaldi nagusirako sarrerak urtarrilaren 7an jarriko ditu salgai Bertsozale Elkarteak, baita ondorengo afarirako txartelak ere. Hori bai, elkarteko bazkideek afaritarako txartelak eskuratzeko lehentasuna izango dute, urtarrilaren 7tik 15era; bazkide ez direnek, berriz, urtarrilaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte. Sarrera guztiak
Bertsosarrerak atarian jarriko dituzte salgai. Afaria Kursaaleko jatetxean beharrean, Groseko Manteo kiroldegian egingo dute, eta Iparra-Hegoa elkartea arduratuko da afariaren prestakuntzaz.
Guztiaren inguruko xehetasun gehiagoren berri emango du elkarteak urtarrilaren 22an, orduan egingo baitu aurkezpen ofiziala.