Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak zor zion milioia jaso du gaur udalak
Donostiako Udalak Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) bere garaian Zubieta gainean errauste planta jartzeko utzitako lursailarengatik zor zizkion 1.062.500 euroak jaso ditu gaur. Nora Galparsoro Hiri Azpiegituretako eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi du GHK-k azkenik bere konpromisoa bete duela. “2013an ordaintzeko konpromiso hori bete duenez, ez dugu epaitegira jo beharrik izango”, azpimarratu du.