
Igeldotarrek gogoz ospatu zuten desanexioaren albistea. (Argazkia: Lide Ferreira)
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak atzo bertan argitaratu zuen Igeldo udalerri banandu berri bat eratzea onartzen duen dekretua. Donostiako Udalean ez da giro albistea zabaldu denetik, eta oposizioa erabakia gogor kritikatzen ari da. Denis Itxaso PSE-EEko zinegotziak, esaterako, bere aldetik, ziber galdeketa bat egitea erabaki du. Hala,
bere blogean honako galdera luzatu du: “Igeldoren desanexioaren aurka Donostiak bere interesengatik borrokatu behar duela uste duzu?”. Ondoren, hiru erantzun posible jarri ditu aukeran. Erantzuna eman nahi duenak blogean sartzea nahikoa du.