'Jaxinta' lasai ederrean dago
Konstituzio plazan atondu dioten ohean dago San Tomas eguneko protagonista.
San Tomas eguneko protagonista handiena txerria izaten da urtero Donostian. ‘Jaxinta’ da aurtengo erregina, eta lasai ederrean dago 10:00etatik, Konstituzio plazan jarri dioten ohean, lasto gainean goxo. Geroz eta gehiago dira txerria ikustera hurbiltzen ari diren herritarrak, hortxe baitago Leitzako Arro baserriko animalia, bisitarien zain, bere 340 kiloekin.
Egun osoa egongo da ikusgai ‘Jaxinta’, baina ez dirudi gehiegi mugitzeko asmorik duenik.
- (Argazkia: Estitxu Zabala)
- (Argazkia: Estitxu Zabala)
- (Argazkia: Estitxu Zabala)




