Parte Zaharrean giro ederra mugitzen ari da
San Tomas eguna larunbatez etorri dela nabari da Parte Zaharrean, herritarren joan-etorria etengabekoa baita. Baserritar jantzi dotoreekin batzuk, beroki lodiekin beste batzuk, baina guztiak barrura. Konstituzio plazako arkupe guztiak edari eta janari postuz beteak daude, ohiturari jarraiki, eta plazaren erdian, barazki eta fruituen salmenta postua dago.
Taloa, txistor pintxoa, ogitartekoa edo gozoren bat, bisitari ia guztiek tripa goxatzen dute behin Konstituzio plazara sartuta. Edari izarra, noski, sagardoa izaten ari da.
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)









