Txofre plaza lepo bete da
Grosen ere ospatu dute San Tomas eguna, eta giro bikainaz gozatu dute. Txistorraz, taloz, ardoz eta sagardoz berotu dituzte barnak, neguko lehen egunean. Trebeska dantza taldeak euskal dantza ikuskizun bat eskaini du, trikitilariek musikarekin alaitu dute Txofre plaza, bertsolariak igo dira oholtza gainera, herri kirolen erakustaldia…
Auzoko hainbat elkarte eta eragilek postua jarri dute plazan. Antxeta danborradak umore puntua jarri nahi izan dio bere postuari, eta Olentzero argal-argal bat jarri dute. Hezurretan dagoen Olentzero bat,’Hau krisia’zioen kartel bat eskutan duela. Zurriola ikastolak eta Kortxoenea gaztetxeak ere postua jarri dute Txofren. Postuen arteko lehia ere izan da, herri kiroletan parte hartu baitute.