http://youtu.be/jmFE_IGKMqg
Ttan Ttakun irratiak larunbat honetan ospatuko du bere festarik handiena. Errege eguna eta San Sebastian egunaren arteko asteburuan egingo du, ohi bezala. Egia Kultur etxeko Gazteszena aretoan elkartuko dira Ttan Ttakun zale guztiak. Gauean hasiko da festa, 23:00etan; eta goizalderarte luzatuko da, 6:30ak arte. Asier Mendizabal 'Nokono' irratiko koordinatzaileak azaldu dizkio IRUTXULOKO HITZARI aurtengo festari buruzko xehetasun guztiak
Nerea Lizarralde
Musika dantzagarriaz beteko dute Gazteszena larunbatean.Ttan Ttakun irratiak larunbat honetan ospatuko du bere festarik handiena. Errege eguna eta San Sebastian egunaren arteko asteburuan egingo du, ohi bezala. Egia Kultur etxeko Gazteszena aretoan elkartuko dira Ttan Ttakun zale guztiak. Gauean hasiko da festa, 23:00etan; eta goizalderarte luzatuko da, 6:30ak arte.
Asier Mendizabal Nokono irratiko koordinatzaileak azaldu dizkio IRUTXULOKO HITZAri aurtengo festari buruzko xehetasun guztiak: “Aurtengo programan musika dantzagarria da nagusi. Iazkoa rockeroa izan zen; aurtengoa, ordea, desberdina izango da. Askotariko estiloak nahastuko dira”. Kontzertu guztiak areto handian egingo dituzte,eta DJak areto txikian ariko dira.
Canshadows taldearekin hasiko da zuzeneko musika areto handian. Jazz, blues eta rock doinuak joko ditu laukote donostiarrak. Kauta rock talde andoaindarrak disko berria aurkeztuko du Ttan Ttakun festan. Kontzertu bana egingo dute euskal hiriburuetan, eta larunbatekoa izango da Donostian egingo duten aurkezpena. Lau urteko etenaldiaren ondoren Agerre izeneko lanarekin itzuli dira. Acido C talde irundarrak funky musikaz beteko dute areto handia, eta Makulu Ken bandak afro beat doinuak ekarriko ditu. Manu Pogo Djak musika jarriko du atsedenetan eta festaren bukaeran.
Areto txikian musika elektronikoa izango da nagusi, eta dantza klub baten moduan girotuko dute gune hau, argi bereziekin atonduko baitute. Royal Jaleorekin hasiko da espazio honetako programa, eta Iban Device, Kino International, Panda Valium eta Ni Mu DJ ariko dira haien ondoren. Areto honetako musika zuzenean emango dute Ttan Ttakun irratiaren webgunean, Ttanttakun.org atarian.
Festako giroaren eta jendearen argazkiak egiten egongo da Makoki argazkilaria, eta irudiak gela bakoiztean jarriko duten proiektorean ikusi ahal izango dira, baita jendeak idatzitako mezuak ere. Gainera, irratsaio bat egingo dute Ttan Ttakuneko kideek, 23:00etatik 02:0etara. Dena prest dute festa handirako.
Sarrerak larunbatean bertan eskuratu ahal izango dira, 5 euroren truke. Leihatila 22:45ean irekiko dute, eta orduan zabalduko dituzte ere Gazteszenako ateak.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea