San Valentin egunaren harira aurten ere turismo eskaintzak izango ditu Donostiak
Hirian otsailaren 15eko asteburua igarotzeko bi aukera izango dituzte bikoteek.
Donostia Turismoren webgunean.
Zehazki, Sustapenerako Planaren Gidalerro Erromantikoaren barnean kokatzen dute eskaintza, beste lau gidalerroekin batera. Hala, orohar Donostian bisitari gutxien izaten den hilabeteetan jarduera turistikoa suspertzea dute helburu.
San Valentin irtenalditxoa Donostiara etorri eta hiriaren alderdi erromantikoena ezagutu nahi duten bikoteei dago zuzendua bereziki. Hala, eskaintzaileen esanetan, hiria norako erromantikoen artean sartzen ari da.
Hiriko hainbat baliabide turistikok egindako elkarlanari esker gauzatu dute internaldia: Aquarium, Bokado, La Perla, eta kategoria desberdineko hainbat hotel (Silken Amara Plaza, Palacio de Aiete, Barcelo Costa Vasca, Mercure Monte Igeldo, Avenida, HUSA Europa, Ezeiza, Monte Ulia, Green Nest Hostel Uba Aterpetxea eta K10). Hiriko eragileekin lortutako hitzarmenez gain, RENFErekin ere hitzarmena lortu dute. Horrela, irtenalditxoetako asteburuetan Donostiara %60 arteko beherapena duten prezio bereziak eskainiko dituzte.
San Valentin irtenalditxoak otsailaren 14a eta 16a arteko asteburuan izango dira, eta bi aukera eskainiko ditu:
Aurreko urtetako arrakasta aintzat hartuta, Donostia Turismok eta Convention Bureauk aurten ere San Valentin irtenalditxoak eskaintzea erabaki dute, otsailaren 15eko astebururako. Dagoeneko irtenalditxoak salgai daude
- Bi gau (gosaria barne) eta Bokado taldeak antolatutako afari erromantiko berezia, Donostiako Aquariumen (otsailak 14).
- Bi gau (gosaria barne) eta La Perla jatetxean afaria (otsailak 15).