
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak 25 urte beteko ditu aurten, eta jada urtemuga berezia prestatzen hasi dira antolatzaileak. Zaleen ideiak eta proposamenak jaso nahi dituzte; eta bilera batera deitu dituzte, otsailaren 28an (ostirala), 19:00etan. Okendo kultur etxean elkartuko dira.
Jaialdiaren lan taldea, gainera, jaialdiaren urte hauetako guztietako argazkiak eta ikus-entzunezkoak biltzen ari da, eta zaleei laguntza eskatu diete ahalik eta dokumentu gehien lortzeko. Helbide bat sortu dute argazki hiztoriko zein bideoak jasotzeko. Ospakizunerako iradokizun eta ideiak ere bidal daitezke helbide honetara:
25semanaterror@gmail.com.