Ferrerias plazako jolastokia konpontzeko eskatu du PPk
Iñigo Arcauz, PPko zinegotzia kezkatuta agertu da hiriko hainbat jolastokiren egoera txarra dela eta. “Gehiago dira, baina Amara Berriko Ferrerias plazako jolastokiaren egoera salatu nahi dugu”, esan du Arcauzek.
Zinegotzi popularrak argazkiak erakutsi ditu, jolastokiko hesiak, sokak edo zoruaren egoera erakusteko. Hilabete baina gehiago daramala Amara Berriko jolastokiak egoera “tamalgarrian” esan du Arcauzek, eta hiriko jolastokiak txukuntzeko aurrekontuan 100.000 euro bideratu zituztela kontuan izanik, konponketak noiz egingo dituzten jakin nahi du.
Jolastoki estaliak
Hiriko jolastokiak egokitzeko proposamen bat ere luzatu du PPk. Arcauzen arabera, interesgarria litzateke hiriko jolastokiren bat estaltzea, eguraldi txarra egiten duenean ere haurrek kalean jolasteko aukera izan dezaten.