Haizeak ez du kalte nabarmenik eragin
Alerta laranja ezarri dute olatuengatik eta horia, berriz, haizeagatik. Larrialdietarako zerbitzu guztiak pret daudela esan du Nora Galparsoro, Hirigintza eta Azpiegitura zinegotziak, baina ekaitzak momentuz ez du kalte nabarmenik eragin.
Hala ere, adarrak, hesiak eta edukiontziak bota ditu haizeak hainbat lekutan, beraz, kontuz ibiltzeko deia egin du Galparsorok; batez ere gune irekietan.
Itsasoari dagokionez, arratsaldeko 14:30ean izango da itsasgora, eta adi egongo dira baina ez dute ondorio larririk espero. Dena dela beharrezkoa balitz, Kursaaleko zubia ixtea ere ez dute baztertzen.