John Berkhout eta Napoka Iria, Intxaurrondo kultur etxean
http://youtu.be/VTNXG3Y3sWI
Ekain Perez (ahotsa eta gitarra), Eneko Lusar (gitarra), Mikel Alonso (baxua), Ander Lizaso (teklatuak, klarinetea eta saxoa) eta Iñigo Goñi (bateria eta perkusioak) dira John Berkhout. Folk, rock, psikodelia eta indie musika uztartzen du Oiartzungo taldeak.
Napoka Iria bikoteak ere joko du Intxaurrondo kultur etxean. Miren Narbaiza eta Ander Mujikak osatzen dute eta beraien azken lanarekin datoz, Arnasten ikasteko berriz.
[box]
KONTZERTUA
Non: Intxaurrondo K.E.
Noiz: Otsailaren 14an, 22:00etan.
Sarrerak: 8 eta 10 euro.
[/box]