Antton Troitiño atxilotu dute Londresen
Iazko urrian geratu zen aske baldintzapean, ‘Parot doktrina’ bertan behera utzi ostean. Auzitegi Nazionalak, ordea, zigorra luzatu nahi dio.
Espainiako Poliziaren CGI polizia sekretuaren ikerketa bat tartean atxilotu dute Troitiño gaur goizean Londresen. Hala diote albiste agentzien lehen berrikek. Troitiño iazko urrian utzi zuten behin behinean aske Ingalaterran, baldintzapean, Estrasburgok Parot doktrina bertan behera uztea erabaki ostean.
Preso intxaurrondotarra 24 urteko espetxe zigorra beteta atera zen kalera, baina 2012ko ekainaren 29an atxilotu zuten Londresen, Espainiak Parot doktrina oinarri hartuta eskatu ondoren; 2017ra arte nahi zioten luzatu zigorra.
Baldintzapean zegoen aske orain arte, eta egunero Londresko polizia etxe batean aurkeztu behar zuen bere burua.