Ganora Filmak elkarteak gai sozialei buruzko proiektu dokumentalak garatzeko tailer bat antolatu du
Oskar Tejedor gidoilari eta zinemagileak emango du, Giza Eskubideen XII. Zinemaldiaren barruan.
Gidoilari, zuzendari eta ekoizleei proiektu dokumental bat ontzeko laguntzeko tailer bat emango du Oskar Tejedorrek. Ilusiotik sorkuntzara izena du tailerrak, eta gai sozialei buruzko dokumentalak garatzeko laguntza eman nahi dute honen bidez.
Ganora Filmak elkarteak antolatu du tailerra, Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldiaren barruan. Apirilaren 1 eta 4 bitartean egingo dute lantegia, San Telmo Museoko Hezkuntza Tailerrean. 12 orduko jarduera izango da, 3 orduko 4 saiotan banatuta eta 50 euro balioko du.
Ikasleak Pitching teknikan prestatuak izango dira, lantzen ari diren proiektua ekoizle edo finantza-agentearen aurrean aurkezteko, beharrezko tresnak eskuratuko dituzte non beren proposamenen aurkezpena bideratuko duten.
Tailerrean egindako lana parte hartzaileek aurkeztutako proiektuetatik abiatuko da, beraz, proiektu edo ideia batekin izena ematea ezinbestekoa izango da. Tailerrak bi zati izango ditu: bata, teorikoa (dokumental bat egiteko prozesua eta pitching teknikak) eta bestea, praktikoa (taldekako lana proiektuak aztertzeko eta banakako lana). Ikus-entzunezkoen arloan esperientzia duten pertsonentzako tailer bat da, baina bere interes dokumentalak oraindik bideratu ez dituztenentzat baita ere zuzenduta dago.
Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 17an amaituko da. Informazio gehiago eskura daiteke Ganora Filmak elkartearen atarian.
Oskar Tej


