Asteazkenean, otsailaren 19an, Viktoria Eugenia Antzokiko klubean izango dira zuzenean (20:00).
Moppa Elliott kontrabaxu-jotzaile gazteak 2005ean sortu zuen Mostly Other
People Do the Killing (MOPDtK), New Yorken, bi ideia elkartzeko asmoz: jazzaren espiritu tradizionalarekiko zaletasuna eta egungo munduaren konplexutasuna. Jazzaren genero guztiak aurki daitezke laukote honen abestietan:
New Orleansko jazzetik bop eta hard boperaino, eta swing-etik free itxuragabeeneraino. Taldeak sei album grabatu ditu estudioan, Ellioten Hot Cup Records zigiluan:
Mostly Other People Do the Killing (2005),
Shamokin!! (2007),
This Is Our Moosic (2008),
Forty Fort (2009),
Slippery Rock (2013) eta
Red Hot (2013).