Arratsaldean egin dituzte finaleko probak. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Kalean ibiltzeko eguraldi ederra egin arren, Antiguako Pio Baroja kiroldegia jendez beterik egon da egun osoan. 2010. urteaz geroztik egin gabe egon ondoren, Fortuna Kirol Elkarteak Boulder Txapelketa herrikoia berreskuratu du aurten.
Goizean goizetik hasi dira sailkatze probak. Askok mendira joatea nahiago izan badute ere, 96 parte hartzaile bildu dira kiroldegian, horietatik 17 neskak. Inguruko herrietatik eta Bilbo, Iruñea eta Gazteiz aldetik etorri badira ere, donostiarrak izan dira parte hartzaileen erdia baino gehigo. Antolatzaileak gustura agertu dira, beraz, jendearen erantzunarekin.
Eskalada bultzatzea du helburu Fortuna Kirol Elkarteak, eta txapelketa herrikoia izan den neurrian finala ere egokitu egin dute. Hau da, berez sailkatze probetako lehen sei onenak pasatzen dira finalera, baina gaurkoan eskuzabal jokatu dute eta nesken artean adibidez, guztiak pasa dira finalera; zazpi seniorretan eta hamar 18 urtez azpikoen mailan.
Guztiak batera
Flash moduan jokatu dute V. Bouder Txapelketa. Hau da, denek batera, banaka atera beharrean. Gainera partaideek nahi adina bloketan saiatzeko aukera izan dute. Hala, egun berezia izan da bai parte hartzaileentzat eta baita ikustera hurbildu direnentzat ere.
Ohiko lehiaketetan ez bezala, irabaztea baino parte hartzea sustatu nahi izan dutenez, guztiek izan dute saria, eskalada materiala eta bestelako opariak zozkatu baitituzte.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
V. Boulder Txapelketa, Pio Baroja kiroldegian. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
-
-
V. Boulder Txapelketa, Pio Baroja kiroldegian. (Argazkia: Agurtzane Altuna)