Realeko jokalariak garaipena ospatzen. (Argazkia: Realsociedad.com)
Reala eta Bartzelonaren arteko azken partidak utzitako zapore gazi-gozoa erraz ahaztuko dute txuri-urdinek gaurko garaipenarekin. Ondo jokatu du Realak eta ezusteko astindua eman dio Bartzelonari.
Partida nahikoa hotz hasi bada ere Elustondoren lehen golak berotu du giroa. Messik berehala sartu du banakoa, baina ez du beste aukerarik izan. Bigarren zatiaren hasieran Griezmann eta Zurutuzaren golek erabaki dute emaitza: 3-1.
Anoeta leporaino beteta, zaleak eztarriak urratu beharrean eta Reala laugarren postua lortzeko lehian koska bat gorago dago gaurko garaipenarekin.