Aquarium atzetik Urgullera igotzeko bidea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Denboraleak zirela eta Urgulleko sarbideetako lanek geldiuneak izan dituzte baina azkenik uste baino lehenago bukatu dituzte. Gaurtik aurrera
Urgulleko oinezkoentzako bideak irekita egongo dira.
Bideek hainbat kalte jasan zituzten, hainbat lubakiren ondorioz. Hauen artean nabarmentzekoak dira Orixe Ikastolaren atzean eroritako hainbat zati, edota Apaizen pasealekuko kalteak. Lanak poliki egin dituzte, sarbide txarrak dituztelako eta makina txikiekin bakarrik egin zitekeelako lan. Guztira 240.000 euro behar izan dituzte.
Bestalde, parke eta lorategietako zerbitzua garbiketak egiten ari da Urgullen, zuhaitz batzuk kentzeaz gain. Ondorioz, bideak irekita badaude ere, aldika mozketak egingo dituzte martxoan ere.