Lopez Galdona ahizpek irabazi dute Urrezko Sardina
Donostiako Inauterietako Urrezko Sardinak badu saritua. Pili eta Koro Lopez Galdona ahizpek irabazi dute aurtengo saria, konpartsen batzar nagusiak atzo hala erabakita. Goiztirien korua zuzendu dute bi ahizpek azken urteetan, eta euren laguntza eskaini dute Inauterietako larunbateko ekitaldian. “Espero dezagun horrela urte luzez jarraitzea”, diote konpartsetako kideek. Bestetik, Latorrizko Arrain Hezurra hutsik geratu da, sariturik gabe.


